02-SOUND SYSTEM

Info

Sound System izena jarri genIon Molotoff irratian 1992 urtez geroztik egin genuen musika saioari. Gustokoak genituen musikak lau haizeetara zabaltzeko helburua genuen, eta musika eskaintzearekin batera, musika eta kultura horie buruzko informazioa zabaltzea ere.

SAIOAK ENTZUTEKO: HEMEN

 

Saioaren iragarkia CD azala formatoan.

Era berean, Euskal Herrian musika beltza lantzen zuten lagunen berri eman nahi genuen, eta horregatik, horietako askorekin elkarrizketak egin genituen. 

(Eskuinetik ezkerrera) Daniel Ray reggae abeslaria, Rakel Koroma dantzaria, ni, Esther eta Gorka Jah Lion musikaria.

KOLABORATZAILEAK

Garrantzi berezia izan zuten saioan eduki nituen kolaboratzaileak (artixtak guztiak ere). Mikel Barreirok saioaren sintoniako eta hainbat kuñetan ahotsak sartu zituen. Daddy Jeff eta Mik Dirty Vinyl-ek euren gustoko doinuak ekartzen zituzten asteroko tartetxoan. Zigor DZ-a ere ohiko kolaboratzailea zen. Eskerrik asko guztioi.

Mikel Barreiro eta Daddy Jeff. Good vibrations :-)

Daddy Jeff eta Mik Dirty Vinyl. Saioko lagun eta kolaboratzaile finak :-)

Zigor DZ-ak ere gustora jartzen zituen diskoak irrati saioan.

AUDIOAK

Atala honetan, irrati saio horietako asko entzuteko aukera izango dezu.

 

SOUND SYSTEM IRRATI SAIOAK ENTZUTEKO (IVOOX)

SAKATU HEMEN

 

Saioa iragartzeko karteletako bat. Marvin Gaye-ren begiradapean :-)

Horrela aurkezten genuen Sound System saioa:

SOUND SYSTEM SAIOA 
Sound System saioa Musika Beltza eta Elektronikoa delako musikei eskainitako saioa da. Astearte eta asteazkenetan emititzen da gaueko hamarretatik hamaiketara (22:00-23:00) Molotoff Irratian (91.8fm). Saioan musika da protagonista. Aipatu estiloetako musikak jartzen dira (reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak, drum& bass, jungle, dub, etab.) eta disko berri eta nobedadeei ematen zaie lehentasuna. Musika asko entzuteaz gain, tarteka, musika horren egileak elkarrizketatzen dira; musikariak, festa eta jaialdi antolatzaileak, etab. Musika, elkarrizketak eta agenda. Saioaren arduraduna Aritz Sound System da; musika adikto amorratua. Aritzek gustuko dituen doinuak Euskal Herri osotik zabaltzen ditu disko jartzaile modura aritzen denean eta agendan, lehentasuna ematen zaie festa eta sound system hauei. 

HISTORIA 
Sound System saioa 1992. urtean hasi zituen bere emanaldiak. Aurretik, Aritzek Tope Bwana izeneko saioa egiten zuen Molotoff Irratian (1989. urtetik) eta hau ere musika beltzari (reggaeari) bereziki eskainitako saioa zen. Sound System izenarekin saioa egin duen urteetan, milaka kantu eta ehunka lagun elkarrizketatu ditu saioan. Saio bereziak ere ugari izan dira: zuzeneko sesioak, abeslariekin saioak, etab. 

Aritz-ek bere eskura dituen baliabide guztiekin jarraitzen du gustuko duen musika zabaltzen. Entzun! eta Gaztezulo aldizkarietako kolaboratzailea da (disko kritikak, elkarrizketak, erreportaiak, etab). Prentsa idatzian ere, Gara egunkariaren kolaboratzailea da; astero disko berrien aipamena egiten du eta hiru astean behin musikarekin zerikusia duten gaiekin zutabea du. Irratiari dagokionez, Molotoff Irratian egiten duen saioaz gain, egun Info7 irratian (www.info7.com) saioa egiten du (ostegunetan 22:00etatik 23:00etara), beste kolaborazio batzuekin batera (Egin Irratian, Astigarragako Irrintzi Irrati Librean edo Euskadi Irratian ere saioak izan ditu). Idazle sena ez badu ere, Bob Marley eta reggae musikari buruzko liburua idatzia du Bob Marley: Begirunea, maitasuna eta askatasuna izenarekin (Txalaparta argitaletxea, 2002). Disko jartzaile modura aritzeaz gain, hainbat ekitaldien antolatzaile ere bada; horien artean, Hip-Hop egunak, Artixten Topaketa, Igandeko Sargoriak, Molotoff Irratiko txosnaren musika egitaraua, etab. 

Aritz Sound System